XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FRANKOTAR ZALDUNAK Ostalarien gudaroste handia

Han urruti, Lurralde Santuko Hegoaldean gatazka bat izan da eta gurutzatuek galdu egin dute.

Jerusalen mahomarren eskuetan jausi da.

Gurutzatuek gero eta lan handiago dute beren tokiei eusteko.

Ekialdian bizi diren kristauak helka ari zaizkie Mendebaldekoei gurutzada berriak antola ditzaten eta eurei laguntzera joan daitezen.

Baina bitartean ahal duten bezala aurre egin behar diote etsaiari.

Krac-a ohi ez bezelako garrantzia duen babeslekua da, Bocquée eta Tripoli Konterrirako sarrera.

Zaldunek sendotu egin dute Krac-eko gudari-taldea.

Oinezkoak eta zaldizkoak Zaldia da mendebaldarren armarik gogokoena.

Baina garestia da eta gizon gutxi dira zaldun izateko gauza.

Krac-eko bi mila gizonetatik zaldunak ez dira ehun baino gehiago eta zaldizko sarjentuak berrehun edo hirurehun.

Hemen garrantzitsua da oinezkoen eginkizuna bai zerupeko burrukak direnean, bai gaztelua babestu behar denean ere.